• Hasiera

  • 1-Gailuak

    GAILUAK

    iPad

    Zure gailu digital pertsonala. Horren bitartez Konpetentzia Digitala garatuko duzu eta landuko dituzu hainbat konpetentzia, jarrera, eduki eta prozedura. Hori dela eta OSO GARRANTZITSUA da gailua ondo zaintzea, mantentzea eta erabilera egokiak erakustea.

    Arazorik baduzu, irakasleari esan eta Dinamizatzaile Digital batengana joan. (Zure ikasgelako kortxoan duzu informazio guztia) Ahalik eta lasterren konpontzen saiatuko gara.

    iPadari buruzko laguntza teknikorako webgunea  (Gaztelaniaz)

    App-en laguntza plataforma  orokorra. (Gaztelaniaz)

    AppleTV

    iIkasgela bakoitzean dagoen tresna, iPadean dagoena pantailean proiektatzeko bitartekaria. 

    Nola proiektatzen da iPada? Ikus bideoa.

    Klase bakoitzaren zenbakiarekin bat datorren Apple TVa topatuko duzu zerrendan, aukeratu eta kitto!

    Oharra: sartzen zaren lehendabiziko aldian pasahitza eskatuko dizu. 

    Arbela digitala.

    Ikasgela bakoitzean iPadean dagoena guzion begibistan jartzeko tresna. 

    Arazorik bada, irakasleari esan eta atezainei arazoaren berri eman: ahalik eta lasterren konpontzen saiatuko gara.